13 urteko seme bat daukagu eta azkenaldian izugarrizko aldaketa gertatu da, bai bere portaeran eta baita gurekin erlazionatzeko eran. Portaera desafiatzailea azaltzen du eta jartzen dizkiogun zigorrei axolagabetasunez erantzuten die. Berarekin hitz egiten saiatu gara, baina adostasun batera heldu garela uste dugunean, berriro ere ezustean hartzen gaitu, desafio eginez. Egoera hau geroz eta larriago eta sarriago ematen da eta, horregatik, egoera honi aurre egiten lagun diezaguzuen gustatuko litzaiguke.
Nerabezaroa umea izatetik heldua izatera pasatzeko prozesua da. Etapa honetan, haurtzaroaren lasaitasuna bukatzen da, identitatearen bilaketa eta pertsonalitatearen heldutasunari paso emateko. Baina, edozein prozesu bezala, etapa honek denbora bat behar du, eta nerabea denbora horretan zehar haurtzaroa eta heldutasunaren artean mugituko da.
Beraz, zuen seme nerabearekin tratatzeko kontseilu batzuk hurrengoak izan daitezke:
1. Ez hartu nerabearen izaera zerbait pertsonal bezala.
2. Gazteari modu positiboan entzun.
3. Familiek muga arrazoituak ezartzeko beharra dute.
4. Sekretuak eduki ditzan errespetatu.
5. Berarentzat eredu ona izaten saiatu, gurasoak berarentzat erreferentzi oso garrantzitsua baitzarete.
Seme-alabei komunikatzeko garrantzizkoa den hori esateko aukera egokia edukitzea beharrezkoa da, hau da, elkarrizketa egoerak eman behar dira. Eta elkarrizketak suposatzen du hitz egitea eta entzuten jakitea, ez hitz egitea bakarrik. Elkarrizketak seme-alaben konfidantza indar dezan, beharrezkoa da ondorengoa:
* Seme-alabak benetan kontutan hartzea, eta ez tratatu guk orain dela asko dakizkigun gauzak kontatzen dituzten azpiko gizakiak izango balira bezalaxe.
* Komenigarria da ez aprobetxatzea egoera errieta egiteko.
* Arretaz entzun esplikatu edo galdetu nahi digutena.
* Beraiei interesatzen zaienari buruz ere hitz egin.
Zuen kasurako, hurrengoa gogoratzea inportantea da:
- Zuen semeak momentu zehatz batean egiten duenarekin irainduta ez sentitu: ez da zerbait pertsonala, nahastuta sentitzen delako izan daiteke, besterik ez.
- Zuen semearen arazoak norberetzat ez hartu: utzi berak bere bizitza maneia eta bere erabakiak har ditzan, baina erabaki hauek besteengan eraginik izan ez dezatela eskatuz.
- "Harmonian" bizitzeko beharrezko muga eta arauak berarekin ezarri. Honek, elkarbizitza erraztuko du. Halere, gerta daiteke noizbehinka zerbait lortzeko zuei erronkak botatzea.
- Ez hartu pentsatu gabeko erabakiak, eta egintza aurretik buruturik ez onartu. Baretasuna, pazientzia, gogoeta...; araua ezarri eta, geroago, tinkotasunez jokatu.
- Bere zakarkeriek ez zaituzte haserretu behar; izan ere, nahi duena lortzeko zuek manipulatu eta menperatzeko modua baino ez dira (nahiz eta, batzuetan, beraiek ere ez jakin hori horrela dela).
- Dena den, guraso bezala, komenigarria da zuen semearekiko interesa ez galtzea, ezusteko aldaketak sortu arren.
15 urteko gure semearentzako orientazioa behar dugu, kurtsoa errepikatzen ari da eta ez dut uste ikasturte honetan ere gaindituko duenik, berari dena bost axola zaio.
Ikasketen gaiari dagokionez, eskolaren hezkuntza papera ukaezina da, baina, dakizuen bezala, hezkuntza integrala ez da lortzen kalitate gehiago edo gutxiagoko eskola batera joanez bakarrik. Irakasleekin batera, gurasook ere gazteen arrakasta akademikoa erraztuko duten jarrera, balore eta ohituren garapenaren ardura dugu.
Zuen galderari dagokionez, semeari ikasketetan laguntzeko jarraibideak hauek dira:
1.- Etxean ikasteko giroa sortu. Ikasteko toki bat behar da, argi egokiarekin, zarata eta distrakzioetatik islatuta. Etxeko-lanak egiteko denbora errespetatu eta ikasteko beti ordutegi berbera mantendu behar dira. Ikasleak beharrezko ikasmateriala eduki behar du: hiztegiak, kontsulta liburuak, etab.
2.- Gurasoek aurretik joan behar dute kulturarekiko interesean. Seme-alabek ez dute eskatzen gurasoak irakasle partikularrak izan behar dutenik, baizik eta gai kulturalekiko eta irakurketarekiko kezkan koherentzia izan dezatela, hau da, eredu bat izan daitezela.
3.- Irakasleriarekin harreman estua mantendu. Familia eta irakasleak lan berberean inplikatuta daude, hezkuntzan. Horregatik, beharrezkoa da elkarren arteko kolaborazioa.
4.- Seme-alabei orientazioa eskaini Ikasketa tekniken erabileran. Ikasleek denbora antolatu, eskema eta laburpenak egin, testu bat azpimarratu eta gai bat ikasteko jarraitu beharreko pausuak jakin behar dituzte.
5.- Ikasketarako animatu, sermoirik bota gabe. Ikasketarako esfortzua eta dedikazioa emaitzak baino gehiago baloratu behar dira, bere lorpenak nabarmenduz eta denbora emanez. Gogoratu behar dugu lorpenak, nahiz eta txikiak iruditu, ezinbestekoak direla interesa mantentzeko.
6.- Beharrezkoa denean, laguntza pedagogiko egokiak eskaini. Seme-alaba bakoitzak bere ikasketa erritmo, puntu indartsu eta zailtasunak ditu. Ikasle hauei erantzun pedagogiko aproposa eskain behar zaie, laguntza pertsonaletik irakasle partikular bateraino joan daitekeena.
7.- Eguneroko betebeharra gainbegiratu, baina ito gabe. Zenbat eta gazteago izan seme-alaba, geroz eta etxeko-lanen jarraipen hurbilagoa egin behar da. Helduagoak direnean eta autonomia eta ardura gehiago dutenean, jarraipen horretan distantzia gehiago utzi behar da.
10 eta 13 urteko bi seme ditugu eta telebistaren aurrean denbora asko pasatzen dute. Zer egin dezakegu hori erregulatzeko?
Seme-alabek telebistaren aurrean pasatzen duten denbora erregulatzea komeni da. Horregatik, lehenik eta behin, ikusi nahi dena hautatu behar da, aldez aurretik programen edukiei buruzko informazioa edukiz. Horretarako, telebista ikusteko ordutegia planifikatu behar da, ikusi nahi den programa bat dagoenean telebista piztuz, edozein ordutan piztea edo atzeko musika bezala erabiltzea ekidin, eta seme-alabarekin telebista ikusiko den denbora negoziatuz.
Bestalde, ahal den neurrian, gurasoek seme-alabekin telebista ikusi beharko lukete eta, horrela, ikusten ari direnari buruz hitz egin. Modu honetan, telebistaren ondorio positiboak indartu eta negatiboak ahultzen dira. Umeak pantailan ikusten duena azaltzen dion heldu batekin telebista ikusten badu, babestuagoa egongo da eta telebista era kritikoan ikusiko da agertzen diren mezuen aurrean. Esaterako, albisteen edukiari buruz eztabaidatzeak seme-alabei munduan gertatzen dena hobeto ulertzen lagunduko die.
Zentzu honetan, iragarkiak ere zentzu kritikoarekin ikusten erakustea garrantzitsua da, seme-alabek helburua zerbait saltzea dela ikus dezaten. Dendan pantailan bezain artikulu ona dirudi?, zer lortzen dute saltzaileek behin eta berriz iragarki bat errepikatuz? ...
Seme-alabak telebistarekiko atxikipena duenean eta gurasoek nahiko luketen baino denbora gehiago ikusten badu, aldaketak probokatzea beharrezkoa da. Nola? Telebista beste jarduera batzuekin tartekatu: "Zure programa faboritoa 8:30etan ikusi nahi duzu?, zer egin nahiko zenuke ordura arte?" Gurasoek mahai-jokoak, liburuen irakurketa, musika entzutea, paseatzea, etxeko-lanak egitea... iradoki dezakete.
igo