Castellano | Euskera 

Albiste interesgarriak

Erlazionatutako artikuluak

ALBISTE INTERESGARRIAK

(1-6-10)

 

Etxadi taldeak, maiatzaren 18an arratsaldeko 18:00etan, Soraluzeko udalerriko familiei formazio bilkura bat eskaintzen die, Soraluzeko polikiroldegian, “Familia: komunikazioa eta heziketa nerabezaroan” izenburupean.

(10-5-28)

Portugalete Udaleko Gizarte Ekintzako Departamentuak antolaturiko arriskuan dauden umeei arretaren mahainguruan, Etxadi Taldeak gonbidatu moduan parte hartu du.

(10-5-18)

 

Etxadi taldeak, maiatzaren 18an arratsaldeko 18:00etan, Soraluzeko udalerriko familiei formazio bilkura bat eskaintzen die, Soraluzeko polikiroldegian, “Erantzukizunean hezi: arauak eta mugak” izenburupean.

(10-5-12)

 

Etxadi taldeak, maiatzaren 12 an, Lea Artibaiko Makomunitatearen parte diren familiei formazio bilkura bat eskaintzen die, Lekeition. Bilkura honen izenburua honako hau da: "Erantzukizunean hezi: mugak eta arauak".

(10-5-5)

 

Etxadi taldeak, maiatzaren 5ean, Bergarako Udalerriaren parte diren familiei formazio bilkura bat eskaintzen die. Bilkura honen izenburua honako hau da: “Familia, komunikazioa eta heziketa nerabezaroan”.

(10-4-28)

 

Etxadi taldeak, apirilaren 28an arratsaldeko 18:30etan, Urola-Garaiko familiei formazio bilkura bat eskaintzen die gazte-txokoan, “Familia, nerabearen heldutasunean: komunikaziorako eta prebentziorako jarraibideak” izenburupean.

(10-4-27)

 

Etxadi taldeak, apirilaren 27an arratsaldeko 18:00etan, Soraluzeko udalari dagozkion familiei formazio bilkura bat eskaintzen die. Bilkura honen izenburua honako hau da: “Familiaren garrantzia autoestimaren garapenean”.

(10-4-21 eta 22)

 

Etxadi taldeak, Leioako Udalean, Familientzako Orientazio Zerbitzuaren eskaintzari hasiera ematen dio. Apirilaren 21ean, Zerbitzuaren aurkezpena burutuko da arratsaldeko 19:00etan, Kultur Leioa-n, udalerriko familiei zuzenduta. Apirilaren 22an, goizeko 10:00etan, Zerbitzuari buruzko prentsaurrekoa gauzatuko da prentsa-aretoan. 
(10-3-24)

 

Etxadi taldeak, martxoaren 24ean, Lea Artibaiko Mankomunitatearen parte diren familiei formazio bilkura bat eskaintzen die, Ondarroan. Bilkura honen izenburua honako hau da: “Heziketaren gakoak”.

(10-3-12)
 
Martxoaren 12an, arratsaldeko zazpietan aurkezten da Bilbon (Elkar liburu-denda Licenciado Poza kalean, 14.zenbakian) Enrique Arranz, EHU/UPV katedratikoak, koordinatutako liburu berria. Etxadi taldekoek ere bertan parte hartu dugu, eginkide gisa.
 
Liburuaren izenburua honako hau da: "Desarrollo psicológico en las nuevas estructuras familiares". Liburuaren aurkezpena egiteaz gain, BBVA-ak finantzatutako proiektuaren ikerketaren emaitzak aurkezten dira prentsan (gai berari erreferentzia egiten dion ikerketaren emaitzak).

 

 

(10-2-25)
 
Bilboko Udaletxeak, Etxadi taldearekin duen kontratua berritzen du, udalerri honetako 0-19 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei, Familientzako Orientazio Zerbitzua eskaintzen jarraitzeko helburuarekin. 

(10-2-10)

 

Etxadi taldeak Portugaleteko Asti-Leku Ikastolan Formaziozko bilkura bi emango ditu, "Haur Hezkuntzako haurren elikadura ohituren" inguruan. Lehendabiziko bilkura, Hezkuntza Zentroko irakasleriari zuzendua dago eta bigarrena familiei.  

(10-2-3)


Etxadi taldeak, otsailaren 3an, Bergarako familiei formazio bilkura bat eskaintzen die, “Erantzukizunean hezi: mugak eta arauak” izenburupean.  
(10-1-23)

Etxadi taldeak, urtarrilaren 23an eta otsailaren 6ean, Bizkaiko Haur Gorren Familien eta Lagunen Elkarteko familiei,  eskola-erasoaren prebentzioari buruzko bi formazio bilkura eskaintzen dizkie.  

(10-1-1)


Lea-Artibaiko Amankomunazgoak, bostgarren urtez berriztatuko du Etxadi taldearekin duen kontratua, Amankomunazgoko 0-19 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei, Familientzako Orientazio Zerbitzua eskaintzen jarraitzeko.  

(10-1-1)

 

Urola-Garaiako Mankomunitatearekin kontratua berresten da udal hauetako familiei Familia Orientazioa Zerbitzua eskaintzen jarraitzeko. Era berean, beste urte batez Etxadiren parte hartzea berresten da Udaleko aldizkarian non hilabetero hazkuntzari buruzko artikuluak eskaintzen diren.

(09-11-25)

 

Ainhoa Manzano Doktorea eta Juan Luis Martín Doktorea, irakasle bezala txertatzen dira, Universidad de la Rioja-n burutzen den Bitartekaritza Familiarrari buruzko Masterrean.  

(09-11-20)

 

Ikerkuntza taldeak, "Evaluacion de las nuevas estructuras familiares como contextos potenciadores del desarrollo psicológico infantil" (BBVA Fundazioak finantzatua) deritzon proiektuaren emaitzak aurkezten ditu VIII Foro Andaluz de la Infancia delakoan. Foro hau Almerian ospatuko da azaroaren 19 eta 20ean.

(09-11-3)


Etxadi taldeak, azaroaren 3an, Bergarako familiei formazio bilkura bat eskaintzen die, “hezkuntza klabeak” izenburupean.
(09-10-1)

Etxadi taldeak, Bilboko Udaletxearekin, “Familian Haezi” web gunearen edukiak, lankidetzan garatzen jarraitzeko akordioa berristen du laugarren urtez. Familiari eskainia dagoen web guneko atal honetan, seme-alaben heziketari eta hazkuntzari dagozkien gaiak jorratuko dira hilero. Horrez gain, eguneroko heziketarako beharrezkoak diren baliabide eta material praktikoen bitartez osagarritzen diren edukiak eta hazkuntzarako jarraibide praktikoak, modu jarraitu batean zaharberritzen joango dira.
(09-10-1)

"Ulertuz”, Bizkaiko Haur Gorren Familien eta Lagunen Elkartea, Etxadi taldearekin, hitzarmen batera heldu da, Elkarte horretako partaide diren familiak, beraien seme-alaben Nortasuna eta Autoestimaren garapenaren inguruko mintegi teoriko-praktiko batzuetan parte har dezaten.
(09-9-1)

Etxadi taldeak, Bergarako Udaletxearekin lankidetzan jarraitzeko akordioa berristen du hirugarren urtez. Modu horretan, Bergarako Udalaren parte diren 0-19 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei, Familientzako Orientazio Zerbitzua eskaintzen jarraituko zaie.
(09-9-1)

2009-2010 urtean, bosgarren urtez, Haurreskolak Partzuergokoekin lankidetzan jarraitzeko akordioa berristen da. Helburua, Hezkuntzako sare publikoan dauden 0-2 urte bitarteko haurrengan esku hartzen duten irakaslegoa orientatzen jarraitzea da.
(2009-7-6)

Etxadi taldeak ahozko berriemate bat aurkeztu zuen Bartzelonan ospatutako EDULEARN 2009 Kongresuan, Hezkuntza eta Teknologia Berriari buruzko.

(09-5-28)

Portugalete Udaleko Gizarte Ekintzako Departamentuak antolaturiko arriskuan dauden umeei arretaren mahainguruan, Etxadi Taldeak gonbidatu moduan parte hartu du. Mahainguru hau seihilabetero eratu egiten da lan-talde tekniko bezala non Udaleko zein herriko hezkuntza zentroetako arduradunek parte hartzen duten. Helbururik nagusiena gizarte eta hezkuntza zerbitzuen arteko kolaborazioa hobetzean datza, herrian, ezarritako programen garapen orokorrak baloratuz. indibidualak zein taldetakoak. 
(09-2-24)

Etxadi taldeak, 0-19 urte bitarteko seme-alabak dituzten bilbotar familiei eskaintzen die Familientzako Orientazio Zerbitzua. Proiektu hau “Bilbon zurekin Heziz  deitzen da, eta bere helburu nagusia, familia horiei beraien seme-alaben eguneroko heziketan tresna erabilgarriak eta pertsonalizatuak eskaintzea da.

(09-2-3)


Etxadi taldeak Urola-Garaiko Mankomunitateko familiei bi prestakuntza-bilkura eskaintzen dizkie, lehenegoa Otsailaren 3an (Zumarragako Kultur Etxean) eta bigarrena Otsailaren 5ean (Legazpiko Kultur Etxean). Saioen izenburua “Maitasunez eta eskakizunez hezi: autoestima eta garapena”.

(09-1-1)


Lea-Artibaiko Amankomunazgoak Etxadirekin kontratu berresten du Amankomunazgoko  0 eta 19 urteren arteko seme-alabak dituzten familiei Orientazio Psikologiko Zerbitzua eskaintzen jarraitzeko.

(09-1-1)


Urola-Garaiako Mankomunitatearekin kontratua berresten da udal hauetako familiei Familia Orientazioa Zerbitzua eskaintzen jarraitzeko. Era berean, beste urte batez Etxadiren parte hartzea berresten da Udaleko aldizkarian non hilabetero hazkuntzari buruzko artikuluak eskaintzen diren.

(08-11-14)

Portugalete Udaleko Gizarte Ekintzako Departamentuak antolaturiko arriskuan dauden umeei arretaren mahainguruan, Etxadi Taldeak gonbidatu moduan parte hartu du. Mahainguru hau seihilabetero eratu egiten da lan-talde tekniko bezala non Udaleko zein herriko hezkuntza zentroetako arduradunek parte hartzen duten. Helbururik nagusiena gizarte eta hezkuntza zerbitzuen arteko kolaborazioa hobetzean datza, herrian, ezarritako programen garapen orokorrak baloratuz. indibidualak zein taldetakoak. 

(08-10-1)

2008-2009 kurtsorako Haurreskolako Patzuergoarekin kontratua berresten da 0 eta 3 urteren arteko umeekin zentroetan lan egiten duen irakasleari orientazioa eskaintzen jarraitzeko.

(08-9/24-10/22)


“Hazi eta Hezi” Programan Irungo Elazeta Ikastetxearekin kolaborazioa. Etxadi taldeak 6 eta 12 urteren arteko umeen familiei eta irakasleriari tailerren bidez “Baloreak, arauak: familiarengandik Bullying-aren prebentzioa” moduloa emanez, prestakuntza ematea bere gain hartu du.  
(08-09-1)

Bergarako Udalarekin kontratua berresten da udalerri honetako familia guztiei Familia Orientazio Zerbitzua eskaintzeko.
(08-09-1)

Hiru urtez jarraian Bilboko Udalarekin kontratua berresten da, “Familian haezi” webgunean hezkuntzazko edukiak egiteko.

(08-05-28)


Portugalete Udaleko Gizarte Ekintzako Departamentuak antolaturiko arriskuan dauden umeei arretaren mahainguruan, Etxadi Taldeak gonbidatu moduan parte hartu du. Mahainguru hau seihilabetero eratu egiten da lan-talde tekniko bezala non Udaleko zein herriko hezkuntza zentroetako arduradunek parte hartzen duten. Helbururik nagusiena gizarte eta hezkuntza zerbitzuen arteko kolaborazioa hobetzean datza, herrian, ezarritako programen garapen orokorrak baloratuz. indibidualak zein taldetakoak.

(08-05-19)


Etxadi taldeak International Meeting on Divorce and Single-parent families: Challenges and actions kongresuan parte hartu zuen non "Análisis de la calidad del contexto familiar y ajuste infantil en familias monoparentales y reconstruidas"  komunikazioa aurkeztu egin zen.

(08-05-16)


Etxadi taldeak Ibaizabal liburudenda (Bilbo), 2 eta 8 urteren arteko haurrak dauzkaten  gurasoei eskainia, Hazkuntza gakoei buruzko hitzaldia eman zuen. Hurbildu ziren gurasoek, euren seme-alaben ongizate eta garapen psikologikoan interesaturik, azaldutako parte hartze aktiboa azpimarratu egin behar da. Ukitutako gaiak esfinterren kontrolarekin, elikadurarekin, loarekin edota zeloekin erlazionaturik egon ziren.

(08-05-14)


Etxadi taldeak “Nerabeak, familia eta drogak” hitzaldia Gernikako Elai-Alai gelan eman zuen. Gernika-Lumo Udaleko Drogamenpekotasun Prebentziorako Zerbitzuak antolatu zuen. Partehartzaileek euren seme-alaba nerabeen eguneroko egoeren aurrean gaueko irteeren maneiuari buruzko interesa agertu zuten.

(08-04-18)


Elazeta Ikastetxean “Hazi eta Hezi” prestakuntza Proiektuaren aurkezpena Donostiako Miramar Jauregian. Lanaren aurkezpena Ixiar Ezeizaren zuzendaritza eta ikuskapenaren bitartez gauzatu egin zen, zentroko orientatzailea. Ekitaldian Gipuzkoako  beste hezkuntza zentro batzuek ere euren proiektu berritzaileak aurkeztu zituzten. Beste zentro eta erakunde batzuen espezialistak Elazeta Ikastetxearen stand-era hurbildu ziren zentro berberean egindako lanean interesaturik.

(08-04-11)


Aniztasun familiarrari buruzko ikertzaile taldeko kideak; Alfredo Oliva, Sevillako Unibertsitatekoa, Fernando Olabarrieta eta Enrique Arranz, Euskal Herriko Unibertsitatekoak, Cambridge Unibertsitateko Michael Lamb Irakaslearekin, ikerkuntza-aholkularia, batzartu egin ziren. Lamb irakasleak ikerketaren emaitzak ikerkuntza internazionalean aurrez lortutako emaitzen parekoak direla komentatzen du; gainera, ikerketak berritasun metodologiko bat dakar talde bereko tresnen aplikazioa familia sei estruktura ezberdinei. Batzarrean datuen difusiorako estrategia ezberdinez hitz egiten da.


Familia eta Garapen Psikologikoari buruzko ikerkuntza arloan, Lamb Irakasleak garapen psikologikoan eragina daukaten familiar aldagai adierazgarrienak jadanik ezagutzen direla komentatzen du; izan ere, lan nahikoa falta ei da euren arteko interakzioak ezagutzeko. Era berean, gaur egun eboluzio-psikologoen gehiengo batek aukeratutako esparru-teorikoa “Eboluziozko Testuingurua” dela azpimarratzen du. Azkenik, familia babeserako eta familia bizitza eta lanaren arteko adiskidetzarako mailakako neurrien garapena komentatzen da. Familiar testuinguruen kalitatea eta umeen hazkuntza hobetzeko neurri hauen ezarpena gakotzat hartzen da.


ARGAZKIA IKUSI: argazki honetan, Martin Richards Irakaslea, katedradun emeritua eta Cambridge Unibertsitateko Centre for Family Research-en fundatzaileak, “Cavendish Laboratory” kokatzen zen erakinaren gela klasiko bat erakutsi zigun. Honetan, Watson eta Crick-ek ADN-aren sekuentzia aurkitu zuten. “Eagle Pub”-ean ospatu zuten, Cam ibaiaren hiriko unibertsitarioen “Sancta Santorum”.

(08-02-29)


Ainhoa  Manzanoko Doktoregoko Sari Berezia jaso du Errektore Jaunaren eskutik, UPV/EHUko Leioako Campusean dagoen Areto Nagusian ospatutako ekitaldi akademikoan.

(08-03-05)

 

Fernando Olabarrieta Artexte irakaslea Udako Euskal Unibertsitateko Talde Eragileko kide izendatu dute Batzar Nagusian.

(08-01-14)


Famili berriak eta haur garapen psikologikoari buruzko ikerketa:

 

Etxadiren ikerketa taldea, Sevillako Unibertsitateko Alfredo Oliva eta Agueda Parra Doktoreak eta Lucía Antolin ikerlariarekin batera, eta Erresuma Batuko Cambridge Unibertsitateko Michael Lamb Irakaslearen aholkularitzarekin, honako ikerketa proiektua amaitu berri du: “Famili egitura berrien ebaluazioa, haur garapen psikologikoa indartzeko testuinguruak izan daitezkeenak”. Proiektua BBVA Fundazioak babestu du eta 2005-2007 urte bitartean burutu da, famili mota desberdinetako laginak elkarrizketatuz eta haurren doikuntza psikologikoa neurtuz. Ikerketaren emaitzak epe laburrean argitaratuko dira.
 gehiago ikusi 

 

 igo