 |
Zerbitzu honen helburuak
familientzako
|
Norentzako da
zerbitzu hau?
-
Famili bizitza
hobetzeko orientazioa eta baliabideak eskatzen dituzten guraso guztientzako.
Zer nolako
onurak ditu zerbitzu honek?
-
Hezkuntzarekin lotutako eguneroko zalantzei buruz informazioa eta orientazioa eskaintzen ditu.
-
Famili harremanak eta haurren garapen psikologikoa hobetzen
laguntzen du.
-
Haur garapeneko arazoak aurrezaindu egiten ditu.
-
Konponbide zehatzak eta pertsonalizatuak eskaintzen ditu.
Nola eramango da aurrera zerbitzu hau familiekin?
- Familiak, telefonoz edo posta elektronikoz, bere seme-alaben hezkuntzari buruzko zalantza zehatza azalduko dio zerbitzuari.
- Epe laburrean, arazoarekiko erantzun bakoiztua eta egokitua eskainiko da.
- Informazio gehiago behar baldin bada, elkarrizketa pertsonal bat finkatuko da eta
orientazio lerroak garatuko dira.
- Aldizkako jarraipena adostuko da.
Zer kontsulta
daiteke zerbitzu honetan?
-
Nola
hobetu nire seme-alaben adimen-, emozio- edo gizarte-garapena.
-
Zeintzuk diren famili heziketan eraginkorrago izateko estrategia bakoiztuak.
-
Edo, beste barik..., gauzak ondo doazen edo ez jakiteko.