Castellano | Euskera 

"Familia berriak" proiektua

 

NOTICIAS DE INTERÉS

(2008-01-14)

 

Famili berriak eta haur garapen psikologikoari buruzko ikerketa:

 

Etxadiren ikerketa taldea, Sevillako Unibertsitateko Alfredo Oliva eta Agueda Parra Doktoreak eta Lucía Antolin ikerlariarekin batera, eta Erresuma Batuko Cambridge Unibertsitateko Michael Lamb Irakaslearen aholkularitzarekin, honako ikerketa proiektua amaitu berri du: “Famili egitura berrien ebaluazioa, haur garapen psikologikoa indartzeko testuinguruak izan daitezkeenak”. Proiektua BBVA Fundazioak babestu du eta 2005-2007 urte bitartean burutu da, famili mota desberdinetako laginak elkarrizketatuz eta haurren doikuntza psikologikoa neurtuz. Ikerketaren emaitzak epe laburrean argitaratuko dira.

 

   

Proiektuaren helburuak:

 

Garapen psikologiko osasuntsua errazteko baliagarritasunaren ikuspuntutik, gaur egun dauden famili egitura desberdinen talde adierazgarriak ebaluatu.

Famili horietan hazitako haurren doikuntza psikologikoa neurtu.

Aurreko bi helburuen arteko erlazioak analizatu: famili testuinguruaren kalitate aldagaien eta garapen psikologikoaren aldagaien arteko asoziazioa.

Famili testuinguruaren kalitate baxudun egiturak identifikatu, famili esku-hartzerako plangintzak garatu ahal izateko.

Adopzio plangintzak, haurren babes politikak eta abar kudeatzen dituzten profesionalei laguntzeko famili testuinguruaren kalitatearen irizpide objektiboak eskaini.

Famili egitura berrien ikuspegi konplexua,zehaztua eta ez-kausala gizarteari helarazi.

Famili berriek garapen psikologikoan duten eragina iragarpen maila handiagoarekin jakin ahal izateko (analisi diakronikoa), parte hartzen duten familiei jarraipen luzeagoa ahalbideratuko lukeen luzetarako ikerlanari hasiera eman.