| GURASOENTZAKO (OROKORRAK) | ||
|
Gune hau txikienentzat egina dago, 0 eta 3 urte bitartekoak. Gurasoentzako osatutako gida bat dauka, haurren garapen psikologikoari aurre egiteko bideratua, eremu guztietan: motorea, adimena, hizkuntza eta eremu afektibo soziala.
|
||
| BANANTZEA ETA DIBORTZIO PROZESUAK |
||
|
Web gune honetan, banantze- edo dibortzio-prozesuaren ondoren gertatzen diren ezaugarri ohikoenak. Zehazki, esaten da, banandu edo dibortziatu eta gero, aitak zein amak bere bikote ohiaz gaizki hitz egiten ohi duela:
|
||
| NERABEZAROA ETA GAUEKO IRTENALDIAK | ||
|
Ondoren aurkezten diren web guneetan nerabetasunari eta gaueko irtenaldiak direla eta, gurasoen betekizunari buruzko informazio xehea eta argia agertzen da. Horietaz gain, beste atal batzuetan seme-alaben garapenarekin eta heziketarekin lotutako beste zenbait gai ere agertzen da:
|
||
| BAKERAKO HEZKUNTZA | ||
|
Ondoren aurkezten diren web guneetako helburu nagusia gurasoei baliabide praktiko, erabilgarri eta errazak eskaintzea da (jolasak, liburuak, etab.), seme-alabekin bakerako hezkuntzan eta dibertsitateri errespetuan lan egiteko. Horretaz gain, irakasleentzako baliabideei buruzko atal bat erantsi da. Horiek, familiekin batera, lehenengo eta bigarren hezkuntzako eskoletan erabil ditzakete. |
||
| FAMILIA, INTERNET ETA TEKNOLOGIA BERRIAK | ||
|
Jarraian, gurasoentzat oso interesgarriak diren Web guneetarako estekak aurkezten dira. Lehen, bigarren eta hirugarren multzoan, familiartean internet, telebista eta bideojokoak egoki erabiltzeko jarraibideen gaineko guneak aipatzen dira. Azken multzoan, berriz, ordenagailu pertsonaletan instalatu ahal diren informazio-iragazki erabilgarrietarako estekak adierazten dira, honela, ezingo baitira seme-alabak euren adinerako egokiak ez diren guneetara sartu:
Internet
Telebista Gurasoentzako informazio-iragazkiak |
||
| FAMILIA ETA ESKOLA ERRENDIMENDUA | ||
|
Ondoren, hil honetako gaiari dagokionez (FAMILIA ETA ESKOLA ERRENDIMENDUA), gurasoentzat erabilgarriak izan daitezkeen lanabesak eskaintzen dira. Aurkeztutako material bakoitzak aurretik emandako informazioa osatzen du, eta noiz edo noiz, seme-alabekin eta ikasleekin egunero lan egiteko estrategia praktikoak zehaztu dira, horien eskola-errendimenduari laguntzeko.
Familientzat:
Hezitzaileentzat: |
||
| FAMILIA, JOLASA ETA GARAPENA | ||
|
Jarraian, gurasoentzat zein profesionalentzat jolasaren inguruko hainbat web gune aurkeztuko ditugu. Adinaren, gustuen eta lehentasunen arabera, seme-alabekin erabiltzeko jolasen inguruko informazioa aurkitu ahal izango dugu. Horiei guztiei esker, jolasean gozatzeaz gain, seme-alaben sormen-garapena indartuko dugu. Profesional aldetik begiratuta, gune hauetan bildu dira gai honetan adituak direnen iritziak.
Familientzat:
Hezitzaileentzat: |
||
| FAMILIA EGITURA BERRIAK | ||
|
Atal honetan, familia-egitura desberdinei buruzko web-helbide nagusiak jaso dira (homoparentala, anizkuna, guraso bakarrekoa/berreraikia eta adopziozkoa). Euskal Autonomia Erkidegoan zein estatuan lan egiten duten elkarteak dira, familiei seme-alabak hazten eta behar den moduan garatzen laguntzeko erreminta psikosozialak ematen ahalegintzen direnak.
Familientzat: |
||
| FAMILIA, LANGILE BIZITZA ETA SEME-ALABEN HEZKUNTZA | ||
|
Familientzat: |
||
| FAMILIA ETA AUTONOMIA/OSASUN OHITURAK | ||
|
Jarraian agertzen diren web guneetan, autonomiarekin eta osasunarekin lotutako ohituren inguruko alderdiak jorratzen dituzten erreminta erabilgarriak aurki ditzakete gurasoek. Azken hiru erreferentziak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako Zainbide programakoak dira; programa horretan, adinaren arabera, aholku praktikoak agertzen dira loaren, elikaduraren, jolasaren, segurtasunaren eta abarren inguruan...
Familientzat: |
||
| BALIOEN GARAPENA ETA FAMILIA | ||
|
Jarraian agertzen diren web orrialdeetan, informazio teoriko-praktikoa aurki dezakegu balioen inguruko familia barruko eta kanpoko hezkuntzaren gainean. Alde batetik, lotura orokorrak agertzen dira, hots, bizikidetasuna, inmigrazioa, bakerako hezkuntza,… bezalako gaiak. Eta, bestetik, gai zehatzak ere bila ditzakegu; hala nola, erantzukizuna diru-kontuetan, eutanasia, e.a. Familientzat: Profesionalentzat: |
||
| FAMILIA ETA ATXIKIMENDUA: HAURRA ESKOLAN HASTEA | ||
|
Ondorengo web guneetako esteketan, aita, ama eta hezitzaileentzat informazio sintetikoa eta argia aurki daiteke haurren atxikimenduaren garapen egokiaren eta eskolara hastean horrek duen garrantziaren inguruan. Gainera, eskolara ohitzen joateko denboraldiari aurre egiteko estrategia praktikoak agertzen dira.
Familientzat:
Profesionalentzat: |
||
| FAMILIA ETA ELEBITASUNA | ||
|
Jarraian agertzen diren loturetan haur elebidunen gurasoentzako praktika-gida eskaintzen da. Era berean, seme-alabei estrategien bidez eta ohiko zalantzei erantzuna emanez elebidun edo eleaniztun izaten laguntzeko informazioa eskaintzen da. Bestalde, profesionalentzako elebitasunari eta hezkuntza-behar bereziei (gortasuna, adimen-atzeratasuna, lengoaia-arazoak, desoreka emozionalak eta egokitzapen arazoak) buruzko informazioa eskaintzen da.
Familientzat:
Profesionalentzat:
|
||
| FAMILIA ETA DROGAK | ||
|
Web gune hauetan familientzako informazio praktikoa dago, drogen kontsumoa nola prebenitu eta gai horretan nola hezi adierazten da. Era berean, hezkuntza eta prebentzio munduko profesionalentzako informazioa ere badago, nerabeekin eta hauen familiekin erabili ahal izateko.
Familientzat:
Profesionalentzat: |
||
| FAMILIA ETA KIROLA | ||
|
Oraingo honetan Web loturak eskaintzen ditugu baliabide teoriko-praktikoekin zerikusia duten familia eta profesionalentzat, kirolen bat egitean seme-alabekin inplika daitezen. Batetik, kirolak haur eta gazteen garapen psikologikoan dituen onurak aipatzen dira; bestetik, famili harremanetarako dituen abantailak azpimarratzen dira.
Familientzat: |
||
| FAMILIA ETA GOI-MAILAKO GAITASUNAK | ||
|
Web hauetan supergaitasunari, talentuei eta goi-mailako gaitasuna duten haurrei buruzko informazioa dago. Gurasoentzako erabilgarriak izan daitezke, seme-alaben ezaugarri bereziak gehiago ezagutu ahal izango baitituzte, eta, batez ere, gaur egun familiek eta seme-alabek esku hartzeko dituzten baliabideen berri ematen baita.
Familientzat:
Profesionalentzat: |
||
| FAMILIA ETA GATAZKEN KONPONBIDEA | ||
|
Ondoren eskaintzen ditugun lehenengo hiru web guneak erabilgarriak izan daitezke familian zein eskolan sortutako gatazkak konpontzeko orduan. Bertan, harreman zuzena ezarri daiteke familiako jarduketaren eta bitartekaritzaren arloko adituekin. Azken web gunean, ordea, familia-giroko istiluei buruzko ikuspegi teoriko zabalagoa eskaintzen da.
|
||
| FAMILIA ETA HEZKUNTZA BEHAR-BEREZIAK |
||
|
Jarraian hainbat web helbide aurkezten dira, hezkuntza-behar bereziak dituzten seme-alaben gurasoei laguntza ematea helburu dutenak; horien bidez, beren seme-alaben hazkuntza-prozesuan babesa lortzeko nora jo dezaketen jakingo dute, eta entitate, elkarte, zerbitzu eta baliabiderik hurbilenekin zuzenean harremanetan nola jarri. Horrez gain, ikastetxe bakoitzean aurrera eramaten den hezkuntza-ikuspegian laguntza eman ahal duten eta behar berezietan espezializatuta dauden profesionalen kontaktuak eskura izango dituzte irakasleek web helbide horietan. Familientzat eta profesionalentzat: |
||
| ADOPZIOA ETA HARRERA | ||
|
Ondoren hainbat webgune aurkezten dira. Horiei esker, adopzio prozesuei buruzko informazioa eskuratu dezakegu egin behar diren tramiteei buruz eta batez ere, adopzio prozesuan babesak aurkitzeko aukera ere aurkituko dugu. Gainera, Adoptatutako Umeen Gurasoen Bizkaiko Elkartearen helbidea ere gehitzen dugu. Elkartea lagungarria izan daiteke antzeko egoeran dauden beste kasuak ezagutzeko zeintzuk agian, une zehatz batean erreferentetzat har daitezkeen.
Bizkaia. 12 posta kutxatila, 48.100. Mungia. 94.615.65.25. Faxa: 94.415.88.69. // 667.722.525 / 656.797.063. umealaia@euskalnet.net
Familientzako: Asociacion De Familias Adoptivas Katalunia kalea 5, Bilbo - 656 797 063 (Adopzio-familien elkartea) Asefa - Asociacion Española Atencion Y Apoyo A Familia En Adopcion Ametzola Plaza 2, Bilbo - 944 704 793 (Adopzio-familiari laguntza eta arreta eskaintzeko Espainiako elkartea) Besarka - Asociacion Proacogimiento (Harreraren aldeko elkartea) |
||
| FAMILIA ETA ORDEZKO ZAINKETA |
||
|
Hemen aurkezten diren web guneetatik abiatuz, gurasoek aukera dute hilabete honetan “Ordezko zaintza : bikotean biek egiten dute etxetik kanpo lan” gaiari buruzko informazioan sakontzeko. Gainera, profesionalei eskainitako atal batean, aitona-amonek ordezko zaintzan duten zereginari buruzko informazioa ikuspuntu desberdinetatik aztertu ahal izango dute.
|
||
| FAMILIAKO TRATU TXARREN PREBENTZIOA | ||
|
Ondoren hainbat webgune aipatzen ditugu. Bertan, familiek beren seme-alabekin eztabaida edota gatazkak saihesteko alternatiba ezberdinak aurkituko dituzte. Horiei esker, eguneroko bizitzan suertatzen diren egoera konplexuak konpontzeko aukera izango dute. Bestetik, adituentzako estekak ere aipatzen ditugu. Bertan, adituek umeen tratu txarrak antzemanez gero eman beharreko pausuak aurkituko dituzte, baita tratu txar horiek hezkuntzaren alorrean prebenitzeko egokiak diren erremintak ere.
Familientzat: Profesionalentzat: |
||
| FAMILIA ETA SEXU-HEZKUNTZA |
||
|
Jarraian tresna berriak edota ikus-entzunezkoak erabiltzen erraz dezaketen we guneen zenbait erreferentzia agertzen dira, hala nola estrategia praktiko eta erabilgarriak zuen seme-alabekin edota ikasleekin sexuari, autoezagutzari, desirari eta sexu-harremanei buruz hitz egiteko.
Komenigarria da helduek informazio hau berrikustea, eta behin horrekin ohituta egin (erabili beharreko terminologia, eduki nagusiak...) bere seme-alabekin edota ikasleekin partekatu dezake: Familientzat: Profesionalentzat: |
||
| KOMINUKAZIOA FAMILIA ETA IKASTETXEAREN ARTEAN |
||
|
Jarraian, zenbait web esteka aurkeztuko dira. Horietan, familiek zein profesionalek aurkituko dituzte haurren garapen psikologikorako familia eta ikastetxeen arteko komunikazio egokiaren garrantzia erakusten dituzten esperientzia berriak.
Familientzat: Profesionalentzat: |
||
| FAMILIA NUKLEAR ETA FAMILIA ZABALAREN ARTEKO HARREMANAK |
||
|
Ondoren, web gune desberdinak aurkezten dira familiek eta profesionalek bertan gaur egungo familia nuklear eta familia zabalaren definizio eta funtzioei buruzko informazio gehiago aurkitzeko.
Familientzat: Profesionalentzat: |
||
| AITONA-AMONAK GAUR EGUNGO FAMILIA |
||
|
Jarraian aurkezten diren web helbideetan, alde batetik, familiek adinekoak zaintzeko laguntzak aurki ditzakete; baina bestetik, adinekoek beraiek ere beren parekoekin partekatzeko hainbat baliabide eta jarduera topa ditzakete.
Profesionalentzako zenbait helbide gaineratzen dira. Helbide horietan, beren inguruko nagusiekin esku-hartze zuzena zein zeharkakoa izateko baliabideak daude, bakoitzaren ezaugarri pertsonalak zeintzuk diren kontuan hartuta. Familientzako:
Profesionalentzat: |
||
| FAMILIARI ETA SEME-ALABEN INDEPENDENTZIARI ONARTZEA | ||
|
Jarraian web lotura batzuk agertzen ditugu, familiei eta profesionalei seme-alaben independentzia prozesua zehatz-mehatz erakustea ahalbidetzen dietenak, helduarora iristen direnean. “Kabi hutsaren” ezaugarri eta ondorioak ezagutzea ahalbidetzen dute, eta gai horri buruzko daturik eguneratuenak atxikitzen dira. Familientzat eta profesionalentzat: |
||
| FAMILIA ETA ARAZO EMOZIONALEN PREBENTZIOA | ||
|
Jarraiko web-helbide hauetan informazio sintetiko eta praktikoa agertzen da, umeengan eta nerabeen garapenean arazo emozionalen aurrean prebentzio goiztiarrik ez dagoen kasu horietan, ondorioak zeintzuk diren gaiaren inguruan. Gainera, beste alderdi batzuen artean autoestimua aldeztearen garrantziaren inguruko informazio atxikitzen da, seme-alabengan garapen emozional orekatua sustatzeko helburuarekin.
Familientzat:
Profesionalentzat: |
||
| AITAREN PAPERA SEME-ALABEN HEZIKETAN |
||
|
Honako webguneetan “aitak familian” daukan paperari buruz informazio orokorra eta iritziak aurki daitezke, eta baita beste gizarte batzuetako funtzionamendu eredu batzuk ere, non aita eta amaren zeregina gure gizartean ez bezalakoa den. Hori guztia, aita eta amak seme eta alaben heziketan eta garapenean laguntzeko prest egon daitezen.
Familia eta profesionalentzat:
|
||
| FAMILIA ETA ALTRUISMOA |
||
|
Familiek eta profesionalek seme-alabenganako jarrera prosozial eta altruista garatzeko informazioa eskuragai duzue honako webguneetan:
Familia eta profesionalentzat:
|
||
| FAMILIA ETA DOWN SINDROMEA |
||
|
Jarraian aurkeztuko ditugu Downen sindromea duen seme-alaba edo ikaslea duzunean bere gizarte-, adimen- eta emozio-garapena optimizatzeko erabil ditzakezun baliabideei buruzko informazioa jasotzen duten web-esteken zerrenda.
Familiaentzat: Profesionalentzat: |
||
| HEZKUNTZA-ESTILOAK FAMILIAN |
||
|
Jarraian aurkeztuko diren web-estekak baliatuz, familiek haien seme-alabekin hezkuntza-estilo bat edo bestea aplikatzearen ondorioak aurki ditzakete, hizkera erraz eta praktikoan. Eguneroko arazoen konpontzea erakusten duten bideoak ikusteko aukera ere badago. Bestalde, profesionalentzako estekak ere badaude, hezkuntza-estiloek ume nahiz nerabeen nortasunaren beste alderdi batzuekin duten erlazioa hobeto ulertzen lagunduko dietenak. Familientzat: Profesionalentzat: |
||
| ORIENTAZIO PSIKOLOGIKOAREN ZERBITZUA | ||
|
Bi web-orri hauetan, informazioa eta hezkuntza-baliabideak eskura ditzakete seme-alaben garapenean duten garrantzia jakiteko interesa duten familiek. Orriotan, seme-alaben hazkuntza- eta hezkuntza-prozesuari egunero aurre egiteko gakoa keta estrategiaka geri dira.
Familia nahiz profesionalentzat: |
||
| FAMILIA ETA AUTOESTIMAREN GARAPENA |
||
|
Esteka hauetan familientzako eta profesionalentzako informazioa eta hezkuntza baliabideak daude, seme-alaben eta ikasleen autoestima garatzerakoan duten zeregin garrantzitsuaren berri izan nahi badute. Esteka horietan aita-amen edota hezitzaileen parte hartzea errazteko giltzarri batzuk daude, gure seme-alabek beren buruarengan duten konfiantza areagotu dezaten. Familia nahiz profesionalentzat: |
||
| MUGAK ETA ARAUAK FAMILIAN |
||
|
Jarraian zerrendatuko diren esteketan, haurtzarotik arauak nahiz mugak jartzeak duen garrantziari buruzko informazioa zabaltzen da, geroago erreferente irmoen faltari lotutako arazo askori aurre hartzeko elementuak baitira. Familia nahiz profesionalentzat: |
||
| GURASO BAKARREKO FAMILIAK ETA HAURTZAROKO GARAPEN PSIKOLOGIKOA | ||
|
Hurrengo esteketan, guraso bakarreko familiek gaur egun dituzten baliabideei buruzko informazioa nahiz informazio orokorra aurki dezakete familiek eta profesionalek. Horri esker, familia-eredu honen seme-alaben hazkuntzarekin eta hezkuntzarekin zerikusia duten alderdiei buruz gehiago jakingo dugu. Familia nahiz profesionalentzat: |
||
| BITARTEKARITZA FAMILIARRA |
||
|
Jarraian datozen esteketan, familiek aukera dute Euskal Autonomia Erkidegoan familia-bitartekaritzarako egun dauden zerbitzuei buruzko erreferentziarik eguneratuenak atzitzeko. Halaber, profesionalek familia-bitartekaritzarako zerbitzuen oinarrizko legediari eta araudiari buruzko informazioa atzitu dezakete ondoren datozen esteketan. Familientzat:
|
||
| ESKOLA ERASOARI PREBENTZIOA FAMILIATIK | ||
|
Esteka hauetan, familiak eskola-jazarpena prebenitzerakoan duen garrantziari buruzko informazioa aurkitu dezakezu; bi gidaliburu teoriko-praktiko dituzu eskura, Madrileko Erkidegokoa bata (pdf formatuan deskargagarri) eta Asturiaseko Printzerrikoa bestea. Gainera, seme-alaben eguneroko hezkuntzarako interes praktikoa duten beste esteka batzuk ere badaude. Familia nahiz profesionalentzat: |
||
| DIBORTZIOA ETA HAURTZAROKO GARAPEN PSIKOLOGIKOA | ||
|
Jarraian azalduko diren web-orrietako erreferentziak oinarri hartuta, familiek nahiz profesionalek banantze- eta dibortzio-prozesuei eta horiek seme alabengan duten eraginari buruzko informazioa lortu dezakete. Horietan, gaiaren inguruko ikerketak emandako datu estatistikoak ageri dira, baita banantze-egoera igarotzen ari diren familian aplikatzeko baliabide praktikoak ere. Familia nahiz profesionalentzat: |
||
| BERRERAIKITAKO FAMILIAK ETA HAURTZAROKO GARAPENA | ||
|
Jarraian azalduko diren web-orrietan familiek nahiz profesionalek baliabideak aurkituko dituzte familia berreginen egoera ahal beste normalizatzeko eta bikotekide bakoitzak aurretik dituen seme-alaben garapen psikologikoa ahalik eta egokien izan dadin. Familientzat:
|
||
| MUSIKA ETA HAURTZAROKO GARAPEN PSIKOLOGIKO | ||
| Web-esteka hauetan, familiek nahiz profesionalek informazioa aurkituko dute ume nahiz gazteen garapen psikologikoan musika-estimulazioak dituen onurei buruz. Familian eta eskoletan musika-estimulazio egokia egiten bada, sormena, hizkuntza edota memoria hobe garatuko dira, zalantzarik gabe, alderdi garrantzitsuak. Familientzat: Profesionalentzat: |
||
| FAMILIEI LAGUNTZEKO EKINTZA INSTITUZIONALA | ||
|
Jarraian Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren nahiz Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioaren web-orrietarako estekak azalduko dira, familiek haien hezkuntza-, gizarte- eta familia-beharren araberako baliabideak aurkitu ditzaten. Familientzat:
|
||
| IRAKURKETA FAMILIAN | ||
|
Web-guneetarako esteka hauetan, familiek zein profesionalek umeengan irakurtzeko ohitura piztu eta sustatzeko baliabide praktikoak eta estrategiak aurkituko dituzte. Esteketan, irakurketa irakasterakoan familia nahiz profesionalei sortzen zaizkien zailtasunak eta zalantzak jorratzen dira, baita umeengan irakurtzeko gustua pizteko moduak ere. Familientzat:
|
||
| LAGUNTZA BIDEZKO UGALKETARAKO BABES PSIKOLOGIKOA | ||
|
Ondoren eskaintzen diren esteketan, laguntza bidezko ugalketapean dauden edo prozesua hasteko asmoa duten familiek gaur egungo edo etorkizuneko premietara egokitutako baliabide erabilgarriak aurkitu ahal izango dituzte. Bestetik, profesionalek ere aurkitu ahal izango dute prozesuak familietan eragindako inplikazio psikologikoei buruzko informazio xehea. Familientzat: Profesionaleentzat: |
||
| FAMILIA-HARRERA |
||
| Jarraian datozen web-guneetan, familia-harrerarengatiko interesa duten familiek edo harrera-prozesuan daudenek gaiari buruzko informazioa eta baliabideak aurkituko dituzte. Familientzat:
|
||
| DOLUARI FAMILIAN AURRE EGITEA | ||
| Jarraian eskainiko dizkizuegun web-orrietarako esteken bidez, familiek nahiz profesionalek baliabideak lortu ahal izango dituzte hizkera zuzen eta erraza baliatuz heriotzaren gaia ume zein nerabeekin tratatzeko. Familientzat: Profesionalentzat: |
||
| FAMILIA HOMOPARENTALAK ETA UMEEN GARAPEN PSIKOLOGIKOA | ||
|
Jarraian azalduko diren web-orrietarako esteken xedea da seme-alabak dituzten familia homoparentalei informazio praktikoa ematea, euren umeen eguneroko hezkuntzan baliabide gehiago izan dezaten. Homoparentaltasuna eta umeen garapen psikologikoa lotuta aztertu dituzten azken ikerketen emaitzak jasotzen dituzte profesionalentzako estekek. Familientzat: Profesionalentzat: |
||
| FAMILIA ETA IKASTETXEA IMMIGRAZIOAREN AURREAN | ||
|
Jarraian azalduko diren esteken bidez, familiek nahiz profesionalek askotariko informazio praktikoa aurkitu dezakete ikastetxearen eta immigrazioaren arteko erlazioari buruz, baita irakasleek eta familiek immigranteen seme-alaben hezkuntzan harremanak egokiak izateko egin ditzaketen ekarpenei buruzkoa ere. Familia nahiz profesionalentzat: |
||
| AUTISMOA FAMILIAREN IKUSPUNTUTIK | ||
| Jarraian datozen web-guneetarako esteketan autismoaren inguruko prestakuntza-ikastaroak aurkitu ditzakete familia nahiz profesionalek. Esteketan autisten familiekiko kontaktuak jaso dira, diagnostikoa ondo kokatzeko definizioa ere aurkitu daiteke eta azkenik, pertsona autista baten eguneroko bizitzari buruzko bideo dokumentala ere sartu da. Familia nahiz profesionalentzat: |
||
| FAMILIA ETA ENTZUMEN-URRITASUNA DUTEN UMEAK | ||
|
Jarraian datozen web-orrietan ume gorrekin eguneroko bizitzan eta hezkuntzan jokatzeko moduari buruzko baliabide praktikoak aurkituko dituzte familiek nahiz profesionalek. Familientzat: Profesionaleentzat: |
||
| FAMILIA ETA GURASO-SEME/ALABEN BIOLENTZIA | ||
|
Jarraian datozen web-erreferentzietan familiek nahiz profesionalek baliabide teoriko-praktikoak aurkituko dituzte seme-alaben eta gurasoen arteko indarkeriaren kontzeptuari buruz eta familian nahiz gizartean dituen ondorioei buruz informatzeko.
Familientzat: Profesionalentzat: |
||
| LAGUNTZA GOIZTIARRA ETA FAMILIA | ||
| Jarraian azaltzen diren web orrietan, arreta goiztiarrari eta ezintasunari buruzko programekin lotutako baliabide interesgarriak aurkituko dituzte familiek eta profesionalek.
Familia nahiz profesionalentzat: |
||
| FAMILIAETA ESKOLA-ABSENTISMOA |
||
|
Jarraian agertzen diren weguneetan, familia eta profesionalek beraien ezagutza zabaltzeko erabil dezaketen informazio praktikoa eskaintzen da. Horrela, eskola-absentismo kasuetan eskura izan ditzaketen baliabideak ezagutzeko aukera izango dute.
Familia nahiz profesionalentzat:
|
||
| FAMILIA ETA ALFABETATZEA | ||
|
Jarraian agertuko diren web-orrietan guraso nahiz profesionalek material erabilgarri eta eguneratuak aurkituko dituzte umeek idazten eta irakurtzen ikasteko bizi duten prozesuan familiatik nahiz eskola-ingurunetik parte hartu ahal izateko.
Familia nahiz profesionalentzat: |
||
| FAMILIA ETA JAZARPEN-ZIBERNETIKOA |
||
|
Web-esteka hauen bidez, familiek eta profesionalek tresna erraz eta praktikoak aurkitu ditzakete teknologia berrien mundua ezagutzeko eta ondorioz, euren seme-alabak ziberjazarpenaren aurrean babesteko. Familientzat: Profesionalentzat: |
||
| FAMILIA ETA MINBIZIA |
||
|
Jarraian agertuko diren web-esteketan informazio irisgarria eta praktikoa aurkituko dute seme-alaben bat minbiziak jota duten familiek eta eurekin lan egiten duten profesionalek. Halaber, interesgarriak izan daitezkeen elkarteen web-orrietarako estekak ere eskainiko dira.
Familientzat: Profesionalentzat: |