Castellano | Euskera 

Familientzako

Erlazionatutako artikuluak

 

Zerbitzu honen helburuak familientzako

  • Gurasoei, familiaren eta heziketaren inguruko arloetan aholku zerbitzu publikoa eskaintzea.
  • Famili harremanak eta haur garapen psikologikoa hobetzen laguntzea.
  • Haurtzaroan agertzen diren arazoei aurre egitea.
  • Tratamendu berezia behar duten kasuak garaiz antzematea.

Norentzako da zerbitzu hau?

  • Famili bizitza hobetzeko orientazioa eta baliabideak eskatzen dituzten guraso guztientzako

Zer nolako onurak ditu zerbitzu honek?

  • Hezkuntzarekin lotutako eguneroko zalantzei buruz informazioa eta orientazioa eskaintzen ditu.
  • Famili harremanak eta haurren garapen psikologikoa hobetzen laguntzen du.
  • Haur garapeneko arazoak aurrezaindu egiten ditu.
  • Konponbide zehatzak eta pertsonalizatuak eskaintzen ditu. 

Nola eramango da aurrera zerbitzu hau familiekin?

 

    1. Familiak, telefonoz edo posta elektronikoz, bere seme-alaben hezkuntzari buruzko       zalantza zehatza azalduko dio zerbitzuari.

  • Epe laburrean, arazoarekiko erantzun bakoiztua eta egokitua eskainiko da.
  • Informazio gehiago behar baldin bada, elkarrizketa pertsonal bat finkatuko da eta orientazio lerroak garatuko dira.

    2. Aldizkako jarraipena adostuko da.

 

Zer kontsulta daiteke zerbitzu honetan?

  • Nola hobetu nire seme-alaben adimen-, emozio- edo gizarte-garapena.
  • Zeintzuk diren famili heziketan eraginkorrago izateko estrategia bakoiztuak.
  • Edo, beste barik..., gauzak ondo doazen edo ez jakiteko.