Castellano | Euskera 

Ikastetxeentzako

Erlazionatutako artikuluak
Ikastetxeentzako zerbitzuaren helburuak
  •   Ikastetxeei famili eta haur hasiera gaietan prestakuntza zerbitzua eskaini: 
    • Irakasle taldeei.
    • Familiei.
  • Ikastetxe-familia harremanak hobetzen lagundu.
  • Familiak zentroan ebaluatzeko zerbitzua eskaini:
    • Haurtzaroan ager daitezkeen arazoak aurrikusteko.
    • Tratamendu berezia beharko luketen arazoak garaiz detektatzeko.

Norentzako da zerbitzua?

  • Famili eta haur haziera gaietan prestakuntza eta baliabideak eskatzen dituzten ikastetxe publiko zein pribatu guztientzako.

Zer nolako onurak ditu zerbitzu honek?

  • Hezkuntzarekin lotutako eguneroko zalantzei buruz informazioa eta orientazioa eskaintzen ditu.
  • Familia-eskola harremanak eta haurren garapen psikologikoa hobetzen laguntzen du.
  • Haur garapeneko arazoak aurrezaintzeko eta hobetzeko baliabideak ematen dizkio irakasle taldeari.
  • Konponbide zehatzak eta pertsonalizatuak eskaintzen ditu.

Nola eramango da aurrera zerbitzu hau ikastetxeetan?

  • 1. Ikastetxeak, telefonoz edo posta elektronikoz, haur hazierari buruzko irakasleen eta familien prestakuntza-eskaera azalduko dio zerbitzuari:
    • eskaerari erantzuna emateko, irakasleekin eta familiekin aldizkako bilerak finkatzen dira.
  • 2. Familiak ebaluatzeko eskaera jaso ondoren:
    • familiarekin bakarkako elkarrizketa finkatzen da.
    • orientabideak garatzen dira.
    • aldizkako jarraipena ezartzen da.
Zer kontsulta dezakete zerbitzu honetan?
  • 1. Irakasle taldeek:
    • Nola hobetu ikasleen garapen emozionala, soziala edo kognitiboa.
    • Eskola-familiaren arteko komunikazio errazagoa eta eraginkorragoa lortzeko estrategia pertsonalizatuak.
  • 2. Familiek:
    • Haur garapena hobetu ahal izateko famili testuinguruaren ebaluazioa.
    • Orientabide konkretuak.