Kaixo, ongietorri Etxadira:
Psikologia eta familia arloan lan egiten dugun talde bat gara.
Gure web gunearen bitartez, hiru programa desberdin eskaintzen ditugu:
“Orientazio Psikologikoa” zerbitzuaren bitartez, 0 eta 19 urte bitarteko seme-alabaren bat duen eta web gunean agertzen diren udalerrikoa den edozein gurasok kontsulta dezake, haurren edota nerabeen hazkuntza eta hezkuntzan zalantzarik izan ezkero.
Egin ditzakezuen galderak oso ugariak eta desberdinak izan daitezke, zuen seme-alabaren adina kontuan izanda beharrizan batzuk edo beste batzuk izaten direlako.
Esate baterako, 0-3 bitarteko ume txikiei buruz ohiko galdera batzuk gai hauen ingurukoak izaten dira: lo ohiturak, elikadura ohiturak, psikomotrizitatea, kasketak, esfinterren kontrola, eta abar.
Umeak nagusitxoagoak direnean, hauek izan litezke normalean egiten diren galdera batzuk: portaera arazoak, hizkuntza arazoak, eskola motibazioa, jeloskortasun jarrerak, eskolaz kanpoko jarduerak, gezurrak, eta abar.
Nerabeen kasuan, planteatzen diren galderak horrelako gaien gainekoak izaten dira: etxean agertzen diren portaera arazoak, ordutegiak, gaueko irteerak, kontsumok, drogak, sexualitatea, eta abar.
Gure lan-taldeak, kontsultak aztertu ondoren, kasu bakoitzari dagokion erantzuna lantzen du. Ematen diren orientabideak pertsonalizatuak eta isilpekoak dira beti, gurasoei euren seme-alaben heziketa zereginen aurrean baliabide praktikoak eskainiz, arazoak prebenitzeko asmoarekin.
Beharrezkoa den kasuetan, beste zerbitzu batzuetara ere bideratzen ditugu familiak, kontsulta bakoitzaren betebeharrei modu egokian erantzuteko.
Erantzuteko epea gehienez 5 egunekoa izaten da.
Laburbilduz, zerbitzu honen bidez gurasoentzako gune bat sortu gura izan dugu, isilpekoa eta interaktiboa, zuen seme-alabeen heziketari buruz edozein kontsulta edota edozein zalantza dohainik planteatu dezakezuen, gura duzuen bestetan.
Ez da derrigorrez arazoren bat eduki behar, besterik gabe seme-alaben hezkuntzaren inguruan kezkaren bat argitzeko ere balio du zerbitzu honek.
Kontsultak bide hauetatik egin daitezke
Amaitzeko, hauxe da gure lan-taldearen azken gogoa: “Familientzako Orientazio Psikologikoa” zerbitzu hau eta gure web gunearen bitartez eskaintzen diren beste programak eta baliabideak ere familientzako erabilgarriak izan daitezela euren seme-alaben heziketa errazago egiteko helburuarekin; eta baliagarriak izan daitezela baita profesionalentzako ere, prebentziozko borondatearekin prestakuntza programak martxan jartzeko. Mila esker.